Accelerator

Ibilian gabiltza beti: merkatuko aldaketa premiak identifikatzen ditugu, eta negozio eredu berriak garatzen ditugu, bai propioak eta bai bezeroentzakoak. Baina ez dira ideia hutsak: talde ekintzaile bihurtzen gara, eta negozioaren alderdi guztiak lantzen ditugu; hala, bezeroari eredu bat ematen diogu, ezartzeko edo prototipo bihurtzeko prest dagoena.

Pertsonetan oinarritutako barne ekintzailetza bultzatzen dugu. Horiek dira enpresa baten aktiborik baliotsuenak. Haiengan sinesten dugu. Kultura aldaketa bat eta metodologia bat bakarrik behar dira produktuak, zerbitzuak eta lan egiteko moduak berritzeko.

Accelerator

Proiektuak bizkortzea

negozio berrien garapena

BAIBAren errezeta aplikatzen dugu proiektu berrien garapen estrategikoa bizkortzen duten metodologia aktiboekin. Ideietatik emaitza nabariak lortzen ditugu gure bezeroekin eta haien taldeekin batera lan eginda. Negozio eredua bizkortzeko prozesuan, lagun egiten diegu, eta aldi berean gidatu.

kultura
The Kitchen

Taldeak gaitzen ditugu, erronka berriei aurre egiteko bizkortze prozesu guztian, eta garapen pertsonala, profesionala eta pentsamendu apurtzailea indartzen ditugu. Gure BAIBA kultura transmititzen dugu, The Kitchen, eta taldeak ahalduntzen ditugu aldaketaren bultzatzaileak izan daitezen.

Badakigu
zer egin
behar den

BAIBAn lagundu egin nahi dugu:

  • IDEIA BERRIEN SORKUNTZA PROZESUA ERRAZAGOA IZAN DADIN ETA EGIAZKO NEGOZIO AUKERA BIHUR DADIN NAHI DUGU.
  • TALDE BARNE-EKINTZAILEAK LANDU NAHI DITUGU ENPRESAN ETA HEZKUNTZA ZENTROETAN.
  • NEGOZIO EREDU BERRITZAILEAK DISEINATU, SORTU ETA EZARRI NAHI DITUGU.
  • ANTOLAMENDUAN EKINTZAILETZA ETA BERRIKUNTZA ESTRATEGIA BAT SORTU NAHI DUGU, NEGOZIO EREDU IRAUNKORREN SORRERAN ERAGIN DEZAN.
  • GIZARTE MUGIMENDUA SORRARAZI NAHI DUGU, GUZTIENTZAKO ELIKADURA OSASUNGARRIA SUSTATZEKO.